2009/06/04

HERRI BAT, GAZTE ASANBLADA BAT!

Ermuan gazte asanblada sortzearen nahia, gazteok gure irrikak asetu eta garatzeko behar baten ondorioa da. Zein da Ermuko gazteon egoera? Lokaletan eta tabernetan sartuta egoten gara egunero, gure aisialdia kontsumora bideratzen dugu eta gainera koadrilen arteko elkar ezagutza gero eta murritzagoa da.

Gazte gara, gazte eta ez gaude konforme! Argi dugu ez dugula nahi inposatu diguten eredu indibidualista kontsumista, patriarkal … honetako engranaje perfektuak izaterik nahi.

Denon artean sortu dezakegu gazte asanblada bat non autogestioa eta asanbladaren bitartez, Ermuko gazteoi batzeko aukera emango diguna. Gazte asanblada bat non belaunaldi ezberdinen elkarlanaren bidez, beste Ermua berri bat marraztu eta gazte bezala gure irrikak asetzeko eta garatzeko aukera emango diguna.

Badakigu bidea ez dela erraza izango, baina aldi berean uste dugu merezi duela saiatzeak, merezi duela gaur egun Ermuan dugun eskaintzatik haratago antolatzeko beste modu bat aurkitzea. Denon hitzak berdin balio duen asanblada bat sortzea, zeinek gazteok gazteontzako proposatutako ekintzak, kontzertu, hitzaldi … aurrera eramango dituen.

Eta zuk? Zer egin behar duzu?

DENON ARTEAN ERMUA IRAULI DEZAGUN!

Ermuko Gazte Asanblada

1 comentario:

Ikerzio dijo...

iraultza!!!! iraultza!!!! iraultza!!!! iraultza!!!!!