2009/06/04

SALATU!

Pasaden barikuan, maiatzak 29an Ermuan, Valdespina parkean gazte talde bat batu ginen. Ermuko gazteria, bilera hartara deitua izan zen, herriko egoera kulturalari buruzko iritziak eta ondorioak eman ahal izateko.

Honen helburu bakarra “Gazte Asanblada” bat sortzea zen, autogestioaren bidez, jarduera desberdinak burutu ahal izateko, bai pertsonalki asetuko gaituztenak, eta baita gure herriaren irudia hobetuko dituztenak.

Bildu eta batzarrari hasiera eman genionetik, 10 minutu igaro egin ez zirenean ezuste bat hartu genuen: uniformez jantzita 8 ERTZAIN agertu baitziren, gu bildu ginen lekuan, eta 20 pertsona baino gehiagoko taldeak kalean biltzea delitua dela aitzakiatzat harturik, berton geundenoi sakabanatzera behartu gintuzten. Baina, eurei arrazoia eman eta burua makurtu beharrean, errepresio ekintza honi aurre egiteko asmoz, gure bilera aurrera atera genuen herriko lokal batean, gutako bakoitzaren aurpegian amorrua marrazturik zegoela.


NAHIKOA DELA USTE DUGUNEZ, BARIKU HONETAN EKAINAREN 5ean, BESTE ASANBLADA BAT ANTOLATU DUGU.

ANIMATU ETA DENON ARTEAN EGOERA HAU SALATUKO DUGU!!

Ermuko Gazte Asanblada

HERRI BAT, GAZTE ASANBLADA BAT!

Ermuan gazte asanblada sortzearen nahia, gazteok gure irrikak asetu eta garatzeko behar baten ondorioa da. Zein da Ermuko gazteon egoera? Lokaletan eta tabernetan sartuta egoten gara egunero, gure aisialdia kontsumora bideratzen dugu eta gainera koadrilen arteko elkar ezagutza gero eta murritzagoa da.

Gazte gara, gazte eta ez gaude konforme! Argi dugu ez dugula nahi inposatu diguten eredu indibidualista kontsumista, patriarkal … honetako engranaje perfektuak izaterik nahi.

Denon artean sortu dezakegu gazte asanblada bat non autogestioa eta asanbladaren bitartez, Ermuko gazteoi batzeko aukera emango diguna. Gazte asanblada bat non belaunaldi ezberdinen elkarlanaren bidez, beste Ermua berri bat marraztu eta gazte bezala gure irrikak asetzeko eta garatzeko aukera emango diguna.

Badakigu bidea ez dela erraza izango, baina aldi berean uste dugu merezi duela saiatzeak, merezi duela gaur egun Ermuan dugun eskaintzatik haratago antolatzeko beste modu bat aurkitzea. Denon hitzak berdin balio duen asanblada bat sortzea, zeinek gazteok gazteontzako proposatutako ekintzak, kontzertu, hitzaldi … aurrera eramango dituen.

Eta zuk? Zer egin behar duzu?

DENON ARTEAN ERMUA IRAULI DEZAGUN!

Ermuko Gazte Asanblada