2009/10/01

zine foruma


Datorren astetik aurrera 15 egunetik behin zine foruma egitea erabaki dugu. Ostiraletan gaueko 22:00etan izango dira emanaldiak, Eskilarapekon eta hainbat pelikula ikusi ahal izango ditugu, jarraian eztabaida bat egongo delarik.


Lehenengoa diarios de motocicleta da, urriaren 9an. Pelikula honetan Ernesto Guevarak eta Alberto Granadok Hego Amerikan zehar eginiko bidaia kontatzen da. Bidaian zehar ezagutzen dituen pertsona ezberdinen anekdotak eta bizitzeko moduak aztertuz Ernesto Guevarak pentsatzeko modua garatu eta nortasunean ere aldaketa ugari jasango ditu pertsona iraultzaile eta borrokatzaile bihurtuz.


2009/07/31

DATORREN URTEAN, TXOSNAK KALEAN!!!

“TXOSNAK KALEAN ZERGATIK EZ?”

Horrela zioen Orbe Kardinalaren plazako frontoian eskegita zegoen kartel handiak, eta lema horrekin hasi zituen Ermuko Gazte Asanbladak Ermuko Santixau jaiak.Izan ere, udaletxearekin hainbat batzar izan ostean eta herriko alkateak alkatetzan egoteko jasotako botoak baino beste zentzuzko aitzakirik eskeini gabe kalean txosnak jartzeko baimenaren eskaerari ezezkoa eman ostean, Gazte Asanbladak, CNT sindikatuarekin batera herriko lokal bat txosna gisa erabili du jai hauetan zehar. Nahiz eta lokalaren prestaketa aurretik hasia egon, txosnako lana uztailaren 17- 19 bitarteko asteburuan hasi zen froga gisa. Hala ere, uztailaren 24tik aurrera, txupinazoaren soinuarekin batera jarri zen benetan martxan Gazte Asanbladaren txosna eta zorionez herritarren aldetik, oso harrera onez. Edariez gain otartekoak, hamburgesak, pintxo morunoak eta gazpatxoa salgai egon dira eta esan daiteke bertan mugimendua egon dela egun osoan zehar. Aurten herrian hainbat kolektibok euren lokalak edo udalak utzitakoak erabili izan dituzte txosna gisa. Noiz lortuko dugu Ermuan, Euskal Herriko gainerako herrietan bezala, herriari txosnek ematen dioten kaleko xarma hori?
Así decía el enorme cartel que colgaba del frontón de la plaza Kardenal Orbe y con dicho lema comenzaba las fiestas de Santiago la Gazte Asanblada de Ermua. Después de varias reuniones con el ayuntamiento y de la negativa a conceder el permiso para poner txosnas en la calle por parte del alcalde, sin alegar nada además del número de votos que justifica su alcaldía, la Gazte Asanblada junto con el sindicato CNT ha tenido que utilizar un local de Ermua como txosna durante las pasadas fiestas. Aunque la preparación del local comenzó antes, el trabajo de la txosna empezó el fin de semana del 17 al 19 de Julio, como prueba. Aun así, puede decirse que la txosna se puso en marcha el 24 de Julio con el sonido del chupinazo, con una buena recepción por parte del pueblo. Además de bebidas, se sirvieron bocadillos, hamburguesas, pinchos morunos y hasta gazpacho y puede decirse que hubo movimiento durante todo el día.Este año varios colectivos han utilizado sus propios locales o los cedidos por el ayuntamiento como txosna. ¿Cuándo conseguiremos en Ermua el ambiente que le dan a la calle las txosnas como se hace en el resto de los pueblos del País Vasco?
I. O.

2009/06/04

SALATU!

Pasaden barikuan, maiatzak 29an Ermuan, Valdespina parkean gazte talde bat batu ginen. Ermuko gazteria, bilera hartara deitua izan zen, herriko egoera kulturalari buruzko iritziak eta ondorioak eman ahal izateko.

Honen helburu bakarra “Gazte Asanblada” bat sortzea zen, autogestioaren bidez, jarduera desberdinak burutu ahal izateko, bai pertsonalki asetuko gaituztenak, eta baita gure herriaren irudia hobetuko dituztenak.

Bildu eta batzarrari hasiera eman genionetik, 10 minutu igaro egin ez zirenean ezuste bat hartu genuen: uniformez jantzita 8 ERTZAIN agertu baitziren, gu bildu ginen lekuan, eta 20 pertsona baino gehiagoko taldeak kalean biltzea delitua dela aitzakiatzat harturik, berton geundenoi sakabanatzera behartu gintuzten. Baina, eurei arrazoia eman eta burua makurtu beharrean, errepresio ekintza honi aurre egiteko asmoz, gure bilera aurrera atera genuen herriko lokal batean, gutako bakoitzaren aurpegian amorrua marrazturik zegoela.


NAHIKOA DELA USTE DUGUNEZ, BARIKU HONETAN EKAINAREN 5ean, BESTE ASANBLADA BAT ANTOLATU DUGU.

ANIMATU ETA DENON ARTEAN EGOERA HAU SALATUKO DUGU!!

Ermuko Gazte Asanblada

HERRI BAT, GAZTE ASANBLADA BAT!

Ermuan gazte asanblada sortzearen nahia, gazteok gure irrikak asetu eta garatzeko behar baten ondorioa da. Zein da Ermuko gazteon egoera? Lokaletan eta tabernetan sartuta egoten gara egunero, gure aisialdia kontsumora bideratzen dugu eta gainera koadrilen arteko elkar ezagutza gero eta murritzagoa da.

Gazte gara, gazte eta ez gaude konforme! Argi dugu ez dugula nahi inposatu diguten eredu indibidualista kontsumista, patriarkal … honetako engranaje perfektuak izaterik nahi.

Denon artean sortu dezakegu gazte asanblada bat non autogestioa eta asanbladaren bitartez, Ermuko gazteoi batzeko aukera emango diguna. Gazte asanblada bat non belaunaldi ezberdinen elkarlanaren bidez, beste Ermua berri bat marraztu eta gazte bezala gure irrikak asetzeko eta garatzeko aukera emango diguna.

Badakigu bidea ez dela erraza izango, baina aldi berean uste dugu merezi duela saiatzeak, merezi duela gaur egun Ermuan dugun eskaintzatik haratago antolatzeko beste modu bat aurkitzea. Denon hitzak berdin balio duen asanblada bat sortzea, zeinek gazteok gazteontzako proposatutako ekintzak, kontzertu, hitzaldi … aurrera eramango dituen.

Eta zuk? Zer egin behar duzu?

DENON ARTEAN ERMUA IRAULI DEZAGUN!

Ermuko Gazte Asanblada